ARTXIBO SOINUDUNAK (ELKARRIZKETAK, HITZALDIAK...)
|
Orrialdea: [2] : Guztira: [2] :  [ 1-2]
|
|
|
|
|
Elhuyar fundazioak ekoizten du Norteko ferrokarrila irratsaioa Euskadi Irratian. Guillermo Roa eta Nagore Rementeria esatariek zientzia eta teknologiaren berriak ematen dituzte asteazkenero. Oraingo honetan Urdaneta 500 batzordekidea den Goyo Lekuonari eta EHU-ko irakaslea den Jose Maria Urkiari elkarrizketa egiten diete Andres Urdanetaren inguruan. (Euskaraz egindako elkarrizketa 2008ko otsailaren 20ean)
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Lourdes Odriozola Oyarbidek, Historian dokotoreak, "Andres Urdaneta eta bere testuinguru historikoa" hitzaldi-sortaren barnean, "La construcción naval en Gipuzkoa.S.XVI" izenburupean hitzaldia eskaini zuen. Barrena Kultur Etxean eman zen hitzaldia 2008ko martxoaren 13an eta aurkezpena Jose Ramón de Miguelek, Urdanetaren biografoa eta Urdaneta 500 batzordeko kidea, egin zuen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jose Ramon de Miguel Bosch-ek, Urdanetaren biografoak , "Andres Urdaneta eta bere testuinguru historikoa" hitzaldi-sortaren barnean, "Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta" izenburupean hitzaldia eskaini zuen. Barrena Kultur Etxean eman zen hitzaldia 2008ko apirilaren 17an eta aurkezpena Ordiziako alkateak, Jose Miguel Santamaria Ezeizak, egin zuen.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Apirilaren 10ean Ordiziako Barrena Kultur Etxean, Jose Ramon de Miguelek idatzitako "Urdaneta eta bere garaia" liburua aurkeztu zen. Ondoko artxiboan aurkezpenaren audioa jaso da, bertan parte hartzen dute: Jose Miguel Santamaria Ezeiza, Ordiziako alkatea, Mikel Aramendi, kazetaria eta liburuaren itzultzailea, eta egile bera.
|
|
|
|
Orrialdea: [2] : Guztira: [2] :  [ 1-2]
|
|