DMCorporativewww.andresurdaneta.org

ALBISTEAK

Orrialdea: [1] : Guztira: [5] : [1-2-3-4-5] Hurrengoa

HISTORIA-NATIONAL GEOGRAPHIC ALDIZKARIAREN AZALA
HISTORIA-NATIONAL GEOGRAPHIC 90. zenbakiak Urdanetari eskeini dio artikuku bat, Xabier Armendariz historialariak eta itsa-etnografoak idatzia. Artikulua ikusi nahi baduzu sakatu beheko artxiboan.
  HISTORIA NATIONAL GEOGRAPHIC - ARTIKULUA PDF
LIBURUAREN AZALA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren kudeaketa planaren barruan gure historia eta ondarea ezagutarazteko ekimenen barruan kokatuta, ondorengo lana Kutxa eta Elkar argitaletxearekin batera eginiko elkarlanaren emaitza da “Gure pertsonaiak” bilduma. Egitasmo honen helburua, gure historia ezagutaraziz era erraz eta atsegin batetan bereziki gaztetxoenei zuzendutako produktuak sortzea zen.Ekimen honen harira, 2010 urtean,GIPUZKOAKO HISTORIA IPUINEN BIDEZ sortutako 11 ipuneko bilduma eta CDrom-a aurkeztu zen.
.
TVEko 2. kateak eman zuen “El secreto de Urdaneta” dokumentala 600.000 ikus-entzule baino gehiagok ikusi zuten. 2. kateak dokumentala 2010eko uztailaren 17an eman zuen eta telebistako ikusleen azterketa egiten duen Sofres enpresaren arabera, 255.000 ikusle izan zituen dokumentalak. Beranduago,azaroaren 3an, berriro eman zuen dokumentala 2. kateak eta oraingoan 374.000 ikus-entzule izan zituen dokumentalak, aurreko enpresak emandako datuen arabera.
Dokumentalaren aurkezpenaren  kartela
Datorren abuztuaren 5ean Mexicoko Colima hirian “El secreto de Urdaneta” bideo-dokumentalaren aurkezpena egingo da. Ekintza hau abenduaran 15etatik 19ra Cihuatlan hiriko kostako komunitateetan (Bahia de la Navidad zonaldean batez ere) ospatuko den “I Festival del Mar” programazioaren barruan kokatzen da.
FILIPINETARA EXPEDIZIOAREN MONUMENTOA
Luis Ernesto Dávila Rodríguez-ek, Ecobana (Ecología Bahía de la Navidad) taldearen presidenteak, Mexikotik idazten du Urdanetaren DVD-ri buruzko informazioa eskatuz, azaroaren 21ean Mexico-Filipinas expedizoaren inguruko ospakizunak egiteko asmoz. Barra de la Navidad herriatik, bertan daukaten Filipinetara expedizioari eskainitako marmolezko monumentuaren argazkiak igortzen dizkigu; alde batean Urdanetaren brontzezko aurpegia erakusten da eta beste aldean Legazpirena. Beste bi argazki ere bidaltzen ditu: Barra de Navidad herrian Urdanetari eskainitako kalearen argazkia eta Urdanetaren erretratua Jose Santanak artista mexikarrak egina.
"URDANETAREN SEKRETUA" DVD-aren azala
Mikel Urretabizkaiak Espainiako Erregea Nazioarteko Saria irabazi du, Iberoamerikako atalean, El secreto de Urdaneta dokumentalari esker.
 
KONGRESUAREK KARTELA
Azaroaren 25etik 28ra, Ordiziako Barrena Jauregian, "Andres Urdaneta: gizon modernoa" nazioarteko kongresua ospatuko da.
  KONGRESUAREN PROGRAMA PDF
HIZKETALDIA
Irailaren 17 eta 18an, Mexico D.F.-an “ RDANETA NOVOHISPANO: LA INSERCIÓN DEL MUNDO HISPÁNICO EN ASIA” nazioarteko hizketaldia ospatzen ari da.
ALDIZKARIAREN AZALA
Uztaileko alean, 10. zenbakian, Urdanetaren inguruko artikulua argitaratu du "Institituto Español de Oceanografia"-ren aldizkariak.
  ANDRES DE URDANETA PDF
Azaroaren 25etik 28ra ospatuko da Ordizian Nazioarteko Batzarra, “Andres Urdaneta: gizon modernoa” izenburupean. Antolatzaileak: Ordiziako Udala eta “Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales”. Laguntzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea.
  KONGRESUAREN BEHIN-BEHINIKO EGITARAUA PDF

Orrialdea: [1] : Guztira: [5] : [1-2-3-4-5] Hurrengoa



www.dmacroweb.com - Creación de sitios web, portales, CMS, B2B, B2C, aplicaciones extranet / intranet
Copyright © 2007 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz